Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Hacienda y Presupuestos - Secretaría General de Presupuestos y Gastos - Dirección General de Fondos Europeos
Administración Presupuestaria
Unión Europea

Nabigatzeko gida

¿Funts Komunitarioen Zuzendaritza Orokorraren Internet Ataritik nola nabigatu.? http://www.dgfc.sepg.minhafp.gob.es

Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren web-orriak 600 orritik gora ditu, eta web-orriaren gaiarekin lotutako fitxategietarako milatik gora esteka: Erkidegoko eta Espainiako lurralde-politika.

Web-orriaren erabilera errazteko, edukien egitura bat eta web-orriko gaikako blokeen antolaketa logikoan oinarritutako nabigazio-sistema bat diseinatu dira. Hona hemen logika horri buruzko azalpen laburra, web-orri honetara lehenbiziko aldiz hurbiltzen direnek nabigazio-gida txiki hau eskura izan dezaten.

Orri nagusia

Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusiak Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren arloan dituen maila goreneko organoak daude goiburuan. Eremu horretan daude, halaber, estatuko hizkuntza ofizialetako eta ingelesezko edo frantsesezko bertsioetarako sarrerak.

Hor daude, halaber, atariko maparako sarbidea, argitaratutako edukiei buruzko erabiltzaileen kontsultak artatzeko posta-helbideak, Zuzendaritza Nagusi honen organigrama, eta dagokion eduki-bilatzailea.

Erdiko eremuan, goialdean, lau kanal nagusi hauek daude:

Erdiko eremuko erdialdean atari honen lelo nagusia agertzen da:

"Europa eraikitzeko modu bat"

Gainerako erdiko eremuan, ikono eta esteken bidez, administrazio-organo honen ezaugarriak eta funtzioak azaltzen eta zehazten dituzten informazioak ageri dira.

Bestalde, eskuinaldean, Zuzendaritza Nagusi honen berariazko edukiekin lotutako azken berrien erreferentziak eta deskripzioak egiten dira.

Erdiko eremuaren behealdean, Estatuko Administrazio Orokorraren kanpaina batzuetarako estekak eta aurkezpen-bideo bat daude.

Azkenik, orri-oinean lege-oharra, nabigazio-gida, irisgarritasuna, orriaren azken eguneratze-data eta Interneteko estandar jakin batzuen betetze-mailari buruzko informazioa dator.

Tarteko orriak

Lehen orritik besteetara igarotzen garenean, nabigazio-menua agertuko zaigu ezkerraldean. Nabigazio-menuan orriari dagokion egitura zabaltzen da, eta kanal nagusiak azaltzen dira.

Web-atariko orriak hiru funtsezko eremutan antolatuta daude: ezkerreko menu nagusia (gaikakoa), goialdea (orriaren izenburua eta ezaugarriak azaltzeko) eta erdiko eremua (informazioaren edukiontzia).

Ezkerreko menuak web-orriaren nabigazio-zuhaitzaren oinarrizko adarrak (hirugarren desagregazio-mailara artekoak) ditu. Sarrera-ateak gaikakoak dira (i.e: Hasiera > Eskualde Politika eta haren instrumentuak > Lurralde arteko konpentsazio Funtsa).

Orrien erdiko eremuak dira informazioaren edukiontzi nagusiak (grafikoak, testuak, barne-estekak edo fitxategiak deskargatzeko eremua). Eremu horretan daude, halaber, menuaren hirugarren mailatik beherako banakapenak eta informazioa. Emandako informazio-motaren arabera egokitzat jotzen bada, informazioaren lurralde-aurkezpena egiten da. Espainiako mapa batetik informazioari buruzko lurralde-sintesi batera sar daiteke; hala, erkidegoetako eta hiri autonomoetako informazioa lortzen da.

Orri batzuetara sartzen garenean, ikusiko dugu sarbidea aurrez erregistratuta dauden eta "Erabiltzailea" eta "Pasahitza" duten pertsonei murriztuta dagoela. Orri hauetan, sarbide-txartel horiek eskatzeko informazioa aurkituko duzu. Sarbide-txartelak jaso ondoren, murriztutako informazio horretara sartzeko aukera izango duzu.

Erdiko eremuaren goialdean, orriaren izenburua eta aukeratutako nabigazio-bidea (geroago aipatuko duguna) daude. Eskuinaldean, orri gehienetan, hiru esteka daude:

Esteka horien bidez, orriaren edukiekin lotutako berariazko edukietara sar gaitezke.

Orrien ezaugarri nagusiak

Gobierno de España. Ministerio de Economía y Hacienda. Secretaria de Estado de Hacienda y Presupuestos.Secretaria General de Presupuestos y Gastos. Direccion General de Fondos Comunitarios 

Atariko orrien goiburuetan gobernuaren eta ministerioaren logotipoa, Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren gaineko hierarkia, beste hizkuntzetako bertsioetara sartzeko aukera, web-bilatzailea eta zenbait menu osagarri azaltzen dira.

Mapa | Harremanak | Organigrama

Ogasun Ministerioaren eta Funtzio Publikoaren instituzio ezkututik Ministerioaren Atariarekin batzen da eta Funts Komunitarioen Zuzendaritza Orokorraren logotipotik atari honen hasierara bueltatzeko aukera dago uneoro.

Orri-oinean, menu osagarriaren eremuan, lege-oharra, nabigazio-gida, irisgarritasuna, orriaren azken eguneratze-data eta Interneten estandar jakin batzuen betetze-mailari buruzko informazioa dator.

Nola jakin non gauden?

Nabigazio-orrien erdiko markoko goialdean kanala, azpikanala eta orriko eduki informatiboaren gaia azaltzen dira.

Hasiera > Lurralde Politika eta haren tresnak> Lurralde-politikako beste tresna batzuk

Orri bakoitzaren goiburuan dagoen "Mapa" botoia sakatuta ere orienta gaitezke.

Nola aldatu hizkuntza?

Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren atariko eduki gehienak bertsio eleanitzean daude. Estatuko hizkuntza ofizialetan (gaztelania, katalana/valentziera, euskara eta galiziera) eta atzerriko bi hizkuntzatan (ingelesa eta frantsesa) nabiga daiteke. Hizkuntzak aukeratzeko menua atariko hasiera-orriko eta kanal nagusietako goiburuan dago, eskuinaldean.

Bienvenido | Benvingut | Ongi etorri | Benvido | Welcome | Bienvenue

Gaztelania (lehenetsitako hizkuntza) ez den beste hizkuntza batean nabigatzeko, erabili nahi den hizkuntzako "ongi etorri" hitza aukeratu behar da.

Edukiak nola inprimatu

Orrialde bateko edukia inprimatzeko, ikono edo esteka hau sakatu behar da:

imagen impresora Inprimatzeko bertsioa

Ezintasunen bat duten edo beste nabigazio-gailu batzuk dituzten pertsonen eskura dago webgune hau.

Atari hau irisgarria da, W3Cren WAI (AA) estandarren arabera.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A 

Atari hau arakatzeko gomendio teknikoak eta beharrezko programak

  • MS Internet Explorer 7.0 bertsioa edo bertsio berriagoa, Firefox 3.0 bertsioa edo berriagoa, Opera 9.0 bertsioa edo berriagoa, Safari 4.0 bertsioa edo berriagoa eta K-Meleon 1.5.3 bertsioa edo bertsioa berriagoa duten nabigatzaileentzat optimizatuta daude orriak.
  • PDAen bidez eta Opera Mini 4.2 bertsioa edo Windows Mobilen 6.5eko IEren azken bertsioa edo bertsio berriagoak dituzten telefono mugikorren bidez ere sar daiteke webgune horretara.
  • Bideoak eta multimedia formatuko bestelako informazioa ikusteko, Flash Player instalatu behar da.
  • 1024x768 pantaila-bereizmen optimoa eta gehienez ere hiru tresna-barra dituzten nabigatzaileentzat eginda daude orriak.
  • RSS 2.0 estandarraren araberako edukiak ere eskaintzen dira. RSS zerbitzua erabiltzeko irakurgailu edo agregatzaile izeneko programa bat edo estandar hori onartzen duen Interneteko arakatzaile bat instalatu behar da.